Euskara

Other names 1) Euskara beste hizkuntz batean
Spoken in

 

2) Euskaraz hitz egiten diren lurraldeak

Number of speakers 3) Hiztunak:
Legal status 4) Estatusa. Euskararen ofizialtasuna
Source(s)
5) Iturriak
Short explanation about the history 6) Euskararen historia laburra.
For more information (other web sites) 7) Informazio gehiagorako (Beste webgune interesgarri batzuk)
Map 8) MAP (Euskara Kultur Elkargoa)
Bideo

9) Bideoa

http://mediateka.fonoteka.com/orokorra.php?idi=eus&sec=30&id=PIR-ORRE-001

Testua 10) Gero Testua. Axular

 

 

1) Euskara beste hizkuntz batean


Aragonés - O vasco
Deutsch - Baskische Sprache
Plattdüütsch - Baskische Sprache
Ingelesez - Basque Language
Frantsesez - Basque
Gaztelaniaz - Vasco, euskara
Galego - Lingua vasca, lingua euscara
Occitan - Basc
Brezhoneg - Euskareg
Frysk - Baskysk
Euskara - Euskara  

 

 

 

2) Euskaraz hitz egiten diren lurraldeak
Euskaraz hitz egiten den lurraldea hiru administraziotan banatuta dago.

 

  - Espainian:

  • Nafarroako Foru Komunitatea
  • Euskal Autonomi Erkidegoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

  - Frantzian:

 

 

 

 

3) Hiztunak:

a) Osotara:

  •     Biztanleak: 3.041.339
  •     Elebidunak: 887.275
  •     Elebidun hartzaileak: 517.400


b) Eremuka

  - Nafarroa Foru Komunitatean:  (2008ko Euskararen Egoera Nafarroan.Azterlan Soziolinguistikoa,15 urtetik goitiko nafarrak kontuan hartzen zituena)

Biztanleak (osotara): 590.000
Elebidunak (15 urtetik goitikoak) :60.475.
Elebidun hartzaileak (15 urtetik goitikoak) : 38.600

  - Euskal Autonomia Erkidegoan: (Eustatek emandako erroldako datuak, 2 urtetik goitiko biztanleak kontuan hartuta.)

Biztanleak (osotara): 2.133.236
Elebidunak (2 urtetik gorakoak): 775.000
Elebidun hartzaileak (2 urtetik gorakoak): 459.000

  - Pyrénées-Atlantiques Departamentuan Biarnorekin batera. (2006ko inkesta soziolinguistikoa, 16 urtetik goitiko biztanleak kontuan hartzen zituena.)

Biztanleak (osotara): 272.103
Elebidunak (16 urtetik goitikoak): 51.800
Elebidun hartzaileak (16 urtetik goitikoak) : 19.800


Oharra: Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskal hiztunen ehunekoa askoz handiagoa da 15 urtetik behitikoen artean gainontzeko adin tarteetan baino.

 

 

 

 

4) Estatusa. Euskararen ofizialtasuna


Euskaraz hitz egiten den lurraldea hiru administraziotan banatuta dago.

Espainian:

  • Nafarroako Foru Komunitatea
  • Euskal Autonomi Erkidegoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

Frantzian:

 

 

Administrazio bakoitzak euskararen erabilerari tratamendu diferentea ematen dio eta, horren ondorioz, euskara arautzen duten bost araudi ezberdin daude:

 

1. Nafarroako Foru komunitatea: Ofizialtasun partziala deitu izan zaio euskarari eman zaion estatusari. Nafarroako Euskararen Legea 1986. urtean onartu zenetik herrialdea hiru eremutan banatu zen euskarak hartzen zuen estatusaren arabera:

 

  • Eremu Euskalduna (Iparraldea): Euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Eremu honetan lurraldearen iparraldea sartzen da (populazioaren %10a).
  • Eremu Mistoa (Erdialdea): Euskara ez da ofiziala. Hala ere, Nafarroako euskararen legeak eremu mistoko herritar guztiei ezagutzen die Nafarroako herri-administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea. Era berean, legean aurreikusten da herri-administrazioek zehaztu behar dutela zein lanpostu publikotarako izango den beharrezkoa euskaraz jakitea. Eremu mistoko eskoletan euskaraz ikas daiteke eta euskara ikasgaiaren irakaskuntza jaso daiteke, horrela nahi izanez gero. (Populazioaren %53 bizi da eremu honetan).
  • Eremu ez Euskalduna (Hegoaldea): Euskara ez da ofiziala. Nafarroako eskualderik zabalena da hau, lurraldeko erdialde eta hegoalde gehiena hemen kokatuta dago. Hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Eskoletan euskara ikasgaiaren irakaskuntza jaso liteke, nahiko eskaerak egonez gero. (Populazioaren %37 hemen bizi da).

 

Euskal Autonomia Erkidegoa: Euskara ofiziala da gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomi Erkidego osoan. Euskararen Legea 1982. urtean onartu zen.


Pyrénées- Atlantiques Departamentuko  LapurdiZuberoa eta Nafarroa Beherea (Frantzia): Euskara ez da hizkuntza ofiziala; hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.

 

 

5) Iturriak

www.euskarabidea.es
www.axularnet.com/web/gero
www.fonoteka.com
www.eustat.es
 www.eu.wikipedia.org
 www.atxaga.org

 

 

 

6) Euskararen historia laburra.


- Europako hizkuntza.


        Euskara jatorri zehaztugabeko hizkuntza preindoeuroparra da. Hizkuntzalarien iritziz, euskara ez dago ahaideturik beste inongo hizkuntzarekin, ez gaur egungoekin eta ez historikoekin ere. Galdera asko egin izan dira XVI. mendeaz geroztik bere jatorri geografikoaz eta genetikoaz, eta erantzunak ere ugariak izan dira. Jatorri indoeuroparra ez duen hizkuntza bakarrenetarikoa da euskara gaur egun Europan, eta hortik abiatuta, aditu eta idazle askok aztertu eta beste hizkuntza batzuekin erkatu dute, ahaidetasun edo antzekotasunen bat bilatu nahirik.


         Garai historikoaren arabera hainbat teoria plazaratu izan dira, zenbaitetan kontraesanean zeudenak, baina gerora hizkuntzalari zorrotzenek eta zientzialariek baztertu egin dituzte horiek guztiak. Honako hauek dira euskararen jatorriaren gaineko teoria zabalduenak:

  • Mediterraneoko hizkuntza pre-indoeuroparrekin lotzen duena.
  • Euskal-iberiar teoria, iberiarren hizkuntza eta euskara senidetzen dituena.
  • Hizkuntza afrikarrekin, bereziki amazighen hizkuntzarekin     lotuta.
  • Kaukasoko hizkuntzekin ahaidetasuna bilatu duena, georgierarekin esate baterako.


- Euskararen historia

 

 

Euskara Europan sustrai luzeena duen hizkuntza dela uste dute euskalariek; duela 8.000 bat urte euskararen aurrekari zen hizkuntza bat hitz egiten bide zen Pirinioen inguruan, eta orduz geroztik etenik gabeko historia izan bide du gure hizkuntzak inguru honetan.
    Historia horretan, hizkuntzalariek gutxi gorabehera azken hiru mila urteko historia aztertu ahal izan dute. Aldi horren hasiera, berreraikitze lanen bidez ezagutzen dugu:
Aitzineuskara zaharra: Zeltak iritsi baino lehenagoko euskal hizkuntzaren dedukziozko berreraiketa. Besteak beste Joseba Lakarra, Joaquín Gorrochategui eta Ivan Igartua euskalariek egin dute berreraiketa lan hori.


Aitzineuskara: Gutxi gorabehera Kristo aurreko V. mendetik lehenengo urteraino hitz egin zen euskal hizkuntzaren berreraiketa. Koldo Mitxelenak (eta, neurri txikiagoan, Ricardo Gómezek eta Larry Traskek) egin du berreraiketa lan hori.


    Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kalaluniako lurretaraino zabaltzen zen. Garai hartan hizkuntza zeltak eta iberiera zituen auzokide.  K.o. lehenengo milurtekoan eremu horrek atzerakada itzela izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere erromatar inperioaren eraginez. Gerora ere, euskarak bere lurraldea partekatu zuen arabierarekin eta hainbat hinkuntza erromanikorekin. Euskararen egitura sintaktikoak , hala ere, nortasun propioarekin jarraitu du, eraginak gorabehera


    Orain arte, euskaraz ezagutzen diren lehen hitz idatziak, Akitaniako lurretan, Euskadi eta Nafarroaren hegoaldean, Sorian, Errioxan, Zaragozan eta Hueskan aurkitu dira. Pertsona izenak edo jainko/andregoikoen izenak dira eta hilarrietan idatzitako inskripzioak dira, K.o. I. mendetik III. Mendera.

Nafarroako Lerga herrian erromatarren garaiko hilarri bat topatu zen euskal pertsona izenekin, I. mendekoa. Hala ere, XVI. mendera arte ez da argitaratuko ezagutzen dugun lehenengo liburua, 1545. urtean Nafarroa Behereko Bernart Etxeparek idatzia, eta mende bereko Lazarragaren eskuizkribua.    


Gaur egungo euskararen mugak
    Euskara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa-Garaia, Nafarroa-Beherea eta Zuberoa herrialdeetan hitz egiten da, guztietan estatusa bera ez bada ere. Euskal disaporan ere, euskara, ehun mila lagunek gorde edo berreskuratu dute, besteak beste, tokian tokiko Euskal Etxeei esker. Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu.


     Euskararen transmisio naturalari eutsi dion eremua honako hau da: Bizkaiko eta Ipar Euskal Herriko lurralde ia osoa, Gipuzkoa osoa, Nafarroako ipar-mendebaldea eta Arabako ibar bat. Baina, eskualde horietaz gain, euskara nonahi entzun eta erabil daiteke. Haur eta gazte gehienek euskaraz ikasten dute eta hiztunen kopurua etengabe igotzen ari da. Euskara, aspaldiko partez, muga estuak puskatzen ari da.

 


7) Informazio gehiagorako (Beste webgune interesgarri batzuk)

 

http://www.euskarabidea.es/euskara: Nafarroako euskararen institutua
http://mediateka.fonoteka.com/: Nafarroako euskararen fonoteka
http://www.euskaltzaindia.net/: Euskararen akademiaren webgunea
http://www.berria.info/: Euskarazko egunkaria
http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/aurkib.html: Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuaren webgunea
http://www.hiztegia.net/softwarea.php: Hiztegiak eta software
http://www.euskarakultur.org/: Euskararen inguruko elkargoa.
http://www.muturzikin.com/eu.html: Askotariko estekak eta edukiak.
http://www.euskararenetxea.net/: Euskarari buruzko gune espezializatua
http://www.kontseilua.org/: Euskararen normalizazioaren aldeko erakundea
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala
http://www.mintzaira.fr/: Frantziako Euskal Herriko euskararen erakunde publikoa
http://www.ikasbil.net/jetspeed/: Euskara ikasleendako webgunea.

 

 

8) MAP

 

 

 

Bideoa
Esteka: http://mediateka.fonoteka.com/orokorra.php?idi=eus&sec=30&id=PIR-ORRE-001

 

 

10) Ttestua

 

Gero Testua. Axular

"Gero" Pedro Agerre Axular XVII. Mendeko idazle nafar-lapurtar klasikoak idatzitako liburu nagusia da, baita euskal literatura osoaren garrantzitsuenetarikoa ere.



 “GERO”
Bi partetan partitua eta berezia. Lehenbizikoan emaiten da aditzera,
zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen
geroko utzteak. Bigarrenean kidatzen da, eta aitzinatzen, luzamenduak utzirik, bere hala, bere egin bideari lothu nahi zaikana. Eskritura Saindutik, Elizako doktoretarik eta liburu debozinozkoetarik, Axular Sarako errotorak bildua.

Ne tardes converti ad Dominum, et
ne differas de die in diem, Eccles 5
BORDELEN 1643
G. Milanges erregeren inprimazaillea baithan


8 Badakit halaber ezin heda naitekeiela euskarako minzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira euskal herrian. Nafarroa garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian, eta bertze anhitz lekhutan. Batak erraiten du behatzea, eta bertzeak so egitea. Batak haserretzea eta bertzeak samurtzea. Batak ilkitzea, bertzeak ialgitea. Batak athea, bertzeak bortha. Batak erraitea, bertzeak esatea. Batak irakurtzea, bertzeak leitzea. Batak liskartzea, bertzeak ahakartzea. Batak hauzoa, bertzeak barridea. Batak aitonen semea, bertzeak zalduna. Finean bat bederak bere gisara, anzura eta moldera. Eztituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat, eta ez euskarazko minzatzea ere, zeren erresumak baitituzte diferent.

10 Baiña zeren komunzki, hala eskiribatzea, nola minzatzea, nori berea iduritzen baitzaika hoberenik eta ederrenik: eta ene haur ezpaita zurea bezala, ez, othoi, hargatik arbuia eta ez gaitz erran. Hunetzaz kontent ezpazara, egizu zuk zeure moldera, eta zure herrian usatzen eta segitzen den bezala. Zeren ez naiz ni hargatik bekhaiztuko, eta ez mutturturik gaitzez iarriko. Aitzitik haur da nik nahi nukeien gauzetarik bat, ene enseiu aphur hunek kilika zinitzan eta gutizia, enseiu hobeago baten egitera eta ene hemengo falten ere erremediatzera. Zeren halatan, ez lizateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi, nola munduak uste baitu, eta baitaduka, dela.
Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela iendartean ausart, entregu, bithore eta ez trebe.
Zeren are bere herrikoen artean ere, ezpaitakite batzuek, nola eskiriba, eta ez nola irakur.
Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzeses, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berèk dute falta eta ez euskarak.

Sprachen und Sprachpolitik entlang des Jakobsweges, Romanisches Seminar der CAU zu Kiel: 28.05.2013
Sprachen und Sprachpolitik entlang des Jakobsweges, Romanisches Seminar der CAU zu Kiel: 28.05.2013
EUROPA AUF DEN JAKOBSWEGEN            KIEL, LANDESHAUS: 22. 11. – 19. 12. 2011 | CENTRE CULTUREL FRANÇAIS, KIEL: 24.01. - 24.02.2012
EUROPA AUF DEN JAKOBSWEGEN KIEL, LANDESHAUS: 22. 11. – 19. 12. 2011 | CENTRE CULTUREL FRANÇAIS, KIEL: 24.01. - 24.02.2012
Congress Santiago (21./22.10.2011)
Congress Santiago (21./22.10.2011)