Proiektua zertan den.
Hauek dira, besteak beste, Kulturen eta Hizkuntzen Bidea. Donejakue Bideko Kultura eta
Hizkuntza Aniztasuna proiektuaren helburu behinenak:
Europako hizkuntza aniztasuna, horien jatorria eta hizkuntzen arteko loturak ezagutaraztea,
hizkuntza eta kultura aniztasuna europar identitatea indartzeko funtsezkoak direlako
kontzientzia sortzea, eta Santiago Bideetako hizkuntzen eta kulturen elkarren arteko
harremana erraztea.
Orobat, europar guztien eskura jartzea hizkuntza horien jatorria, aberastasuna, bilakaera
historikoa eta Europako hizkuntzen arteko harremana eta elkarrekiko lotura.
Europako eskualdeetako kulturen eta hizkuntzen ezagutza bultzatzea, bereziki Donejakue
Bideetan zehar mintzatu izan direnak eta mintzatzen direnak.
Erakusketa ibiltaria
Europa mailako proiektu honek erakusketa ibiltaria izanen du, panelak, material interaktiboa,
katalogoak, foiletoak, gidak, posterrak, eta abar bilduko dituena. Donejakue Bideko literatura
eta ikonografia erakutsiko ditu, eta gauzatuko ditu Donejakue Bideak zeharkatzen dituen
eskualdeetako hizkuntza eta kulturetan atzeman daitezkeen elementu kultural europar
berezkoak, Santiago eta horra daramaten bideek Europako kulturaren ernamuinetako bat izan
direla erakutsiz. Erakusketa ibiltari honek barne hartuko ditu Donejakue Bideko ondasun
artistikoa, literatura lanak eta aberastasun linguistikoa, halaber, ikus-entzunezkoak ere
eskainiko ditu.
Europako historian Donejakue Bideak integrazioa eta babesa bultzatu ditu, batez ere
erromesen kasuan, eta hori guztia azaldu nahi da horretarako prestaturiko materialarekin
(katalogoak, panelak, ibilbide interaktiboa…) Erakusketare