“Oheratu aurretik biluzik miatzen dituzte” Ospitaleek higienea begiratzen zuten gaixotasunak eta izurriteak heda ez zitezen. Eritasunen kutsatzea saihesten zuten neurri profilaktikoak hartuz. Hori zen, hain zuzen, Orreagan bizarra mozteko, burua garbitzeko eta bainua hartzeko arrazoia. Aubraceko fraideek ere, Donejakue Bidearen erdi-erdian, erromesei ostatu ematen zietenean jantziak erantzarazten zizkieten garbitzeko, lihoz egina bazen suaren gainean; hala harrak eta miasmak askatuz. Hori ez zen okerrena. Ongi antolatutako Orreagakoa bezalako ostatuak, diruz ongi zebilena bestalde, egin zezakeen; baina, benta txiki, aterpetxe eta ospitale ugarik ez zuten berrikuntza profilaktiko horien berririk, eta izuri beltzak erromesak sarraskitzen zituen maiz, baina ez erromesak bakarrik, horiek baitziren, behin baino gehiagotan, izurriaren eramaileak.
Carro Celada, Esteban: “Milandanzas, burlas y milagros.” En: Allá en el Noroeste….Una cartografía literaria del Camino en León. [coordinado por] Javier Gómez-Montero. León: Lobo Sapiens 2009. p.92-93